15/04/2015

ELKARRIZKETA MIKEL GARITAONANDIA

MIKEL GARITAONANDIA ZORNOTZAKO ENTRENATZAILEA ADECCO PLATA
Gaur bertan hasiko da LebPlata-ra igotzeko ligaxka, eta jokatuko duten taldeen artean Zornotza aurkitzen dugu, beraien EBA-ko multzoan bigarren amaituz bertara klasifikatzea lortu dute. Asteon Zornotza St-ren entrenamendu bat ikusteko aukera izan dugu, eta talde hau sailkapenean gora gidatu dituen entrenatzailearekin hitzegiten egon gara, Mikel Garitaonaindia-rekin alegia. Apala, langilea eta adiskidetsua, bai gurekin eta bai bere taldearekin. Hona hemen Mikel nor den ezagutzeko aukera bat:

Gaur bertan hasiko da LebPlata-ra igotzeko ligaxka, eta jokatuko duten taldeen artean Zornotza aurkitzen dugu, beraien EBA-ko multzoan bigarren amaituz bertara klasifikatzea lortu dute. Asteon Zornotza St-ren entrenamendu bat ikusteko aukera izan dugu, eta talde hau sailkapenean gora gidatu dituen entrenatzailearekin hitzegiten egon gara, Mikel Garitaonaindia-rekin alegia. Apala, langilea eta adiskidetsua, bai gurekin eta bai bere taldearekin. Hona hemen Mikel nor den ezagutzeko aukera bat:
Zelan hasi zinen entrenetan eta zergatik?

Beno, Durangon hasi nintzan jolasten, eta Tabirakon txikitatik jolasten egon nintzan. Jesuitetan ikasi dodanez, ba bertan Juanjo Moreno egon zan, eta beti egoten zan gure atzetik pa pixkatentrenamentutan laguntzeko, eta bigarren entrenatzaile modura hasi nitzan mutilen minibasketeko talde batean. Pare bat urte egon nintzen bigarren entrenatzaile modura, bertan.

Eta noiz hartu zendun lehenengo entrenatzaile modura talde bat?

Neska talde bat hartzeko aukera izan neban, Preinfatil eta Infantil bi generazino desberdinekin egon ninduan. Gero senior bat hasi nintzen entrenatzen, regional bat, Tabirakon bertan, eta bertatik barrirominibasketerabueltau nintzen.

Zelan lehengo esperientzi hori neskeen preinfantilekin?
Lehenengo urtean, primeran, “de lujo”, oso zentratuta oso ondo lanean, baina gero infantilen edadean, jada aldaketa emon zen, ez nerekin baizik eta euren aldaketa eta zailagoa izan zen. Baina ondo.

Orduan, bi sexuetan lan eginda, neskak ala mutilak nahiago?
Beno, neure neskalagunak, minibasketeko talde bat daroa Gernikan, eta hoiei laguntzen eta ikusten da adin hoietan neskak primeran egiten dute lan, kasu asko egiten dute, oso gustora. Gero dator apur bat aldaketa, 13-14 urtegaz, eta hor adin konfliktiboa da. Baina ez dut adin hori baino gehiagokorik entrenatu nesketan, orduan ez daukat iritzirik. Baina beharbada nagusiagoetan errazago mutilekaz.

Nola amaitu zendun Zornotzan?

Ba, UnaiZamalloakin, eta beran bitartez, deitu ninduten. Bi urte egon naz bigarren entrenatzaile modura berakin, eta hau hirrugarren urtean ba Unaik, eranbaki zuen uztea, orduan apur bat logikoa izan zen bigarren entrenatzailea lehenengo bezala jarteapixkat jarraipenaren bila.

Zelan egun hartan, Presidentea etortzen jatzueta…

Beno, banekien aukera hori zegoela, Unaik ni etorri aurretik beste urte bete egin zuen, eta esaten zuen bere azkeneko urtea zala, deskantso bat behar zuela, eta apur bat espero nuen. Ni Joxekin beti harreman oso ona eduki dot eta, aukera sortu zanean, ez zen sorpresa handia izan.
Aurretik, espero zen orduan…

Bai hori da.

Eta orduan EBA liga hasi zen. Zelan izan zen?

Hasikeran kosta zitzaigun, Talde oso barria da, aurten etorri dira jokalari berri asko. Ganera, pretemporada osoa egin gendun, eta azkeneko partiduan bi lesio oso garrantzitsu izan genituen, printzipioz taldean rol banaketan pisu handia zuten jokalari bi. Eta lehenego hilean ez zuten jokatu, orduan apur bat galduta egon ginen, rol barriak ezartzen, errespontsabilitate barriak hartzen. Urtena zehar banaketa horiek argi geratu dira eta hobekuntza nabari izan da.

Baina, lehengo hasiera hori kenduta, gero ondo ibili zarete, zelan etorri zen gorakada hori?

Bai, guk hasikeran izan genuen joko idea, baina lesioak medio, suertatu zitzaigun gure idea hori ez zela guztiz sartzen. Gabon aldean batez ere, Burgoseko partidu hartan, negargarri jokatu gendun, denboraldiko partidurik txarrena izan zen. Eta taldeak aldaketa bat eskatzen zuen. Orduan apur bat egin genuen aldaketa izan zen, jokoa gehiago jerarkizatu, sistemak berez gehiago landuz, eta hortik aurrera, taldeak askoz hobe asimilatu zuen egin nahi genuena eta aurrera egin genuen.

Entrenadore gaztea zara, zenbat jokalari dauzkazu zu baino nagusiagoak?

Ba, lau bost daude bai.

Eta zure jokoan sartzeko zelan? Zeuk ezarritako jokoa jarraitzen dute?

Jokalari nagusiekin zailagoa da, esperientzia previa gehiago dituzte. Alde batetik zailagoa da eurek ikusten ez duten zerbait azaltzen badiezu, baina bestetik argiago daukate zein den euren lekua taldea. Egia esan talde honekin ez degu inongo arazorik izan, jokalariak oso ondo moldatu dira, bai gazteak eta bai nagusiak.
Jokalari hoienhartean Ibon Carreto daukazue, ligako anotatzailerik altuenetarikoa…

Altuenetariko bai, ligako jokalaririk honenetarikoa. Beharbada askoz garrantitsuagoa izan da Ibon aurreko urteetan, aurten ere oso partidu onak jokatu ditu, oso garrantzitsua izan da, abantaila handiak ematen dizkigun jolakaria. Baina, aurten aukera gehiago izan ditugu, alternatiba gehiago beste jokalari batzuek aurrera pausua eman bait dute. Eta ez da Ibonen dependentzia izan.

Eta orain Tarragonara LebPlatarako ligaxka jolastera. Zelan ikusten duzu fasea?

Nik Selekzioekin jolastu ditut fase hauek, baina klub mailan ez ditut jolastu. Fase hau hiru eguneko txapelketa bat da, partidu bat galdu ezkero, praktikamente kanpoan zagoz eta hiru aurkakoak, oso talde ezberdinak dira. Beharbada, gure iritziz, faseko multzorik zailena tokatu zaigu, alde batetik normala da, A multzoko laugarren bezala klasifikatu garelako, beharbada Tarragona emon genezake faborito bezela, etxean jolasten du, C taldeko txapelduna da…

Zer nolako esperantzak daukazuz faserako?

Azkenego hilabetea fase hau prestatzen egon gara, eta argi dago bertara konpetitzera goaz. Gure esperantza zein da? Nik argi daukat entrenatzaile modura, Zornotzak jokatu dituen partidurik onenak Tarragonan jolastea. Ezin da akatsik eduki, azertua, detaile txikiak zaindu, eta gero erritmoa, guri komeni zaigun erritmoa eroatea da garrantzitsua. Eta hori dena gertatzen bada, eta arerioa gu baino hobea bada, ba zorionduko ditugu, baina bertora bagoaz, eta gure jokorik onena ez badugu egiten, beti geratuko zaigu zer hori. Urteko momenturik garrantzitsuena da, urte oso daramagu honetarako lanean, eta gure jokorik onena egin behar dugu.


Eta Mikelek ze esperantzak ditu pertsonalki hurrengo urte edo hurrengo urteetarako? Zornotzan jarraiteko asmoarekin?

Bai, bai, hau nire lehengo urta da lehengo bezala, eta aurreko urteetan eta bai aurten oso gustora ibili naiz eta ez daukat hemen entrenatzea baino gehiagoko aspiraziorik. Asko ikastean, erakustea, eta besterik ez. Orduan printzipioz, hurrengo urtean argi dago, klubean nahi baldin ba dute behintzat hemen geratuko naiz.

Zein da zure filosofia normalean saskibaloiari buruz?

Nire iritziz, joko hau, jokalariena da eta beraz nire filosofia lanaren filosofia da, gero talde bakoitzak erakutsiko digu zein den talde horrek gehiago behar duen jokoa. Beharbada nik jolakaribatzu aukera ditzaket, baina normalean ez daukagu jokalariak aukeratzeko aukerarik. Azken baten jokalariak direnak dira, eta gure mailetan daukaguzen jokalariak markatzen dute zein izango den taldeari komeni zaion jokoa, azkenean efizientzi gehien lortzen duen jokoa da bilatu behar duguna. Orduan filosofia zein da? Bide hori aurkitzea, ahalik ezta azkarren eta bide hori landu limiterarte. Gero ikusiko dugu ondo aukeratu dugun, ondo lan egin dugun, ze lan asko egiteak ez du ezer garantizatzen, lana ondo dago baina lana ondo egin behar da eta norabide egokian.
Azkenen finean taldeari moldatu ez?

Bai hori da.

Eta lan hori, jokalarien lekurik onena bilatzea, errendimentua ateratzeko, hori zelan egin behar da?

Argi dago hasikera baten danok egiten degula planifikazio bat, jolariak ezagutzen dituzu, behin ezagututa, zuk uste duzun idearik onena aukeratzen duzu. Behin idea hori aukeratuta lantzen hasten zara, eta gero jokalariek diote ondo zoazen, aurrera bazoazte eta aurrera ez bazoaz aldaketa bat behar da. Orduan gauzak frogatu behar dira, pretemporadan ikusi behar da nor dagoen eroso leku bakoitzean, nortzuk izango dira jokalari garrantsitzuenak alderdi bakoitzean, bakoitzaren rola aurkitu, eta erabaki benetan zein izango dan zeure taldeko jokoa. Eta hau nola aurkitzen da? Ba lan eginez limiterarte egunero.

Jokalarien aldetik, euren iritziak kontuan edukitzen dituzu?

Bai, neretzat jokalarien iritzia oso garrantzitsua da, jokalari bat eroso ez badago ez du beregan daukan guztia emango. Garrantzitsua da jokalariei entzutea, jakitea jokalari bakoitzak zer nahi duen. Eta jokalari guztien nahiak dakizunean garrantzizkoa da zeure jokoa ikusten erakustea.

Eta saskibaloitik aparte, saskibaloian ez zaudenean zer egiten duzu?

Beno, dira lau egun entrenatzen, lanetik urten, entrenamendua prestatu, entrenatu, etxera, gero lanera barriro… asteburutan arratsaldea galtzen da, baina ez da gauza handirik. Orduan saskibaloitik kanpo denbora gutxi da, sorte daukat ze nire neskalagunak saskibaloira jolasten du Gernikan, Liga 2-ko taldean orduan neuk beste ordu berak galtzen ditu, orduan gure ordu libreetan ere saskibaloia ikusten degu jajaja. Baina bestela gauza normalak, zinema, irakurtea, beste edozeinek egin ahal dituen gauza normalak.

Amaitzeko, orain entrenetan hasten diren gazteei ze mezu bidaliko zenieken?

Nik entrenatzaile berriei beti esaten diedana da, entrenatzaile bakoitzak bere saskibaloia aurkitu behar duela, orduan horretarako saskibaloia ikustea, saskibaloia irakurtzea, zenbat eta saskibaloi gehiago hartu orduan aukera hobeagoa egingo duzu, zein dan zure saskibaloia aurkitzerakoan. Behin zure saskibaloia aurkitzen duzunean, aukeraketak egin behar dira. Zer erakutsi behar den, nola erakutsi behar den, noiz eman hurrengo pausua aukeratu. Bakoitzak bere saskibaloia aurkitzea, eta ahalik eta era errezenean transmititzea, zein hau da gauzarik zailena.

ZonaBizkaina-ri buruz zure iritzia?

Egia esan nik facebook-en aurkitu nuen lehenegoz, eta ideia bikaina iruditzen zait. Bizkaitarrok eduki daigun nora joan begiratzera, horri bakarrean joan eta badakit bertan daukadala bizkaitarren informazioa, eta gainera euskeraz egiten baldin badugu oraindik eta hobeto. Beharbada euskeraz egiten duzuena ez da hainbeste jarraituko, baina adibidez elkarrizketa hau euskerazpixkat irakurtzen bada bide handia egin duzue.