02/03/2015

20. jardunaldiko kronika

Larunbatean ekin zioten gernikarrak Gironarako bide luzeari, igandean bertako Spar Citylift Girona izango zuten arerio. Kataloniarrak arerio gogorra dira eta argi utzi zuten igandean, Gernika Bizkaiak etxeko taldea geldi ezinik ibili zen , eta lortu zituen puntuak kostata izan ziren. Azkenean porrot gogorra, baina oraindikan PlayOff-etatik garaipen bakarrera daude bizkaitarrak.

Larunbatean ekin zioten gernikarrak Gironarako bide luzeari, igandean bertako Spar Citylift Girona izango zuten arerio. Kataloniarrak arerio gogorra dira eta argi utzi zuten igandean, Gernika Bizkaiak etxeko taldea geldi ezinik ibili zen , eta lortu zituen puntuak kostata izan ziren. Azkenean porrot gogorra, baina oraindikan PlayOff-etatik garaipen bakarrera daude bizkaitarrak.
Bazioen Mario Lopez-ek igade honetan Gernikak ez zuela galtzeko askorik baia bai asko irabazteko, eta denok espero genuen hasiera gogor bat. Lasierako bostekoan Judith Monasteriori atsedena ematea erabaki zuen bizkaitar entrenatzaileak, hortaz, Rachel Vanderwal, Araia Peña, Claudia Pop, Bernice Mosby eta Britany Miller atera zituen. Makal hasi zen partidua gernikarrentzat, defentsan Gironako saskiratzeak ezin ziren oztopatu eta taken Bernice “Pantera” Mosbyk lortzen zituen puntuetaz baliatzen ziren, baina ez ziren puntu nahikoa. Lehengo laurdena 21-14 amaitu zen.
Bigarren laurdena, lehenegoaren antzerakoa izan ze, Spar Citylift Gironak lan galanta egiten hari zen, eta lan honekin gernikarren aukera guztiak zapuzten zituen. Kataloniarren mendean ibili ziren bizkaitarrak lehenego hogei minutuetan. Bigarren laurden honetan gernikarrak 8 puntu sartu zituzten bakarrik, ez zuten argi ikusten saskirako bidea. Atsedenaldira 41-22ko emaitzarekin joan ziren aldageletara. Asko zegoen aldatzear partiduari aurpegia galdu nahi ez bazioten.
Baina aldaketa hori ez zen heldu, egia da oso gogor hasi zirela hirugarren laurdena, ala ere Roberto Iñiguez-en estreinaldia ezin hobea izan zen, eta bere neskak berriro lanean jarri zituen partzial oso gogorra lortzeko. Gernikarrak behin eta berriz ikusten zuten nola kataloniarrak saskiratzeak bata bestearen atzetik lortzen zituzten. Hirugarren laurdena 62-33, amaitzen zen , eta laugarrena 85-60 jartzen zuen partiduko azken emaitza bezela.
Datorren astean Gernikarrek Cadi La Seu taldea hartuko dute gonbidatu bezala Malosten, talde hau laugarren doa sailkapenean, garipen batek playoff-ak oso hurbil utziko ditu. Hortaz, saskibaloia gustoko duzuen guztiak Malostera hurreratu larunbatean, 18:30etan izango da partidu garrantzitsu hau. Gernikarrek zure presentzia eskertuko dizuete.
STAR CENTER UNI FERROL 56 – 60 IDK GIPUZKOA UPV
Merezitako garaipena lortu zuen Aranzazu Muguruzaren taldeak, gogor aritu ziren partiudu osoan zehar. Atsedenaldira 32-28 heldu baziren ere emaitzari buelta emoteko gaitasuna erakutsi zuten eta azkeneko laurden galant batekin garaipena donostiara ekarri zuten.
JARDUNALDIKO BESTE EMAITZ BATZU:
EMBUTIDOS PAJARIEL BEMBIBRE 74 - 56 GRAN KANARIA 2014
PERFUMERIAS AVENIDA 69 – 50 MANN FILTER
CB AL QAZERES EXTREMADURA 76 -57 ZARAMAT
CADI LA SEU 69 – 53 RIVAS ECOPOLIS
CAMPUS PROMETE 62 – 54 CB CONQUERO HUELVA WAGEN