22/11/2015

MAITE ETXEANDIAREKIN ELKARRIZKETA

Maite bete txiken taldearekin
Australian hezitako jokalaria gaztetan, Gernikan federatu bezala jokalari bezala ibilitakoa, eta gero Gernika KESB-ko entrenatzailea bihurtu zen. Hau da Maite Etxeandiaren historiaren laburpena, baina guzti horren atzetik lan handia dago. Lan horri esker LF-ko taldean delegatu bezala aritzen da eta baina Espainiako selekzioetan.

Tamalez ez dira emakume asko ikusten saskibaloien entrenatzaileen munduan , baina Maite adibide hartu dezakegu emakume hoien ahalmena ikusteko. Hona hemen ZonaBizkiana-ri Maite Etxeandiak emaniko elkarrizketa:

Zenbat urterekin hasten zara saskibaloiko munduarekin kontaktuan? Zergatik edo norgatik daukazu zure saskibaloiarekin lehen esperientzia?

8 urtegaz hasi nintzen saskibaloi munduan. Nire familian beti egon da saskibaloirako zaletasuna. Nire iseko eta gurasoengatik datorkit lehen esperientzia
.
Ze taldetan hasten zara saskibaloira jolasten? Talde hortan ze leku zeneukan?

8 urtegaz hasi nintzen jokatzen, Australiako Ayr herrian, bertan bizi nintzen eta. Ze leku? Ba…8 urteko ume batek, talde baten daukan lekua.

Ze oroimen daukazu lehenengo urte horietako entrenatzaile eta entrenamenduetaz?

Entrenatzailea nire iseko zan eta ondo pasatzen gendule eta ez gendun nahi entrenamenduek amaitzerik.
Gero federatu bezala ze taldeetan aritu zara?

Nire lehenengo urtean, kadete mailan, urte hartan 2 klub zeuden Gernikan. Bata I.B. eta bestea Gernika Saski. Ni, I.B-n jokatu nuen baina hurrengo urtean, klub biak batu egin ziren eta gaur egungo Gernika KESB sortu zen. Gernika KESB-n kadete mailatik senior mailara jokatu dot.

Federatu bezala jolasten zeintzuk dira aldi horretako oroimenik onenak? Eta txarrenak?

Bata, kadete mailan, “Kaixo” taldearen kontra kopa irabazi genuenean eta gero Segovian LF2-rako igoerako fasea jokatu genuenean

Noiz erabaki zenuen jolasten uzteari? Zergatik?

Orain dala 6 denboraldi jolasten uzteari erabaki nuen, bizkarreko lesio bategaitik.

Noiz da zure lehenengo esperientzia entrenadore bezela? Ze taldeerekin?

Juniorra naizenean, San Fidel Ikastolan hasten naz entrenatzaile moduan, pre-miniko talde bategaz.

Ze oroimen daukazu zure lehenengo talde hortaz? Asko aldatu da zure entrenatzeko era?

Oroimen onak, umeak pozik datozela eta ondo pasatzera. Entrenatzeko era izugarri aldatu da, ezin da konparatu bez.

Zeintzu izan dira zure entrenatze eran eragin gehien izan duten aholkulariak?

Gernika KESB-etik pasa diren eta dauden entrenatzaile gehienak.

Entrenatzaile bezela non aurkitzen zara gustorago, adin txikiko taldeetan edota nagusietan? Zergatik?

Ez daukat adin zehatz bat gogoko. Adin bakoitzak bere gauza onak ditu. Entrenatzaile moduan, adin gehienetatik ibili naiz eta gustokoa dut aldatzen joatea.

Jokalari bezela zeneukan partidu aurreko ritualak edo maniak zeintzu ziren? Eta orain zeintzu dauzkazu?

Goizez baziren partiduak, goiz esnatu eta ondo gosaldu eta partidura. Arratsaldez baziren, bazkaldu ondoren siesta eder bat, kafe bat taldekoekin eta partidura.

Orain, kafe bat hartu eta partidura. Kanpoan jokatzen dogunean, paseotxu bat ere.

Noiz eman zenuen lehenengo taldeko staff-era saltua? Nola heldu zen aukera hori?

Taldea LF2-n aritzeko aukera heltzen jako eta Mario Lopezek galdetzen dozte ia staff teknikoan partaide izan nahi badot eta baiezkoa ematen dot.

Eta azkenean bide luze bat jarraituz Gernika KESB-ek LF-ra igo zen pasadan urtean, baina orain dela bakarrik sei urte Nazionaleko lehenengo mailan zeundeten. Igoera eta arrakasta guzti honetan parte izanda, zelan sentitzen zara?

Oso pozik, gehien bat harrobiko jokalariekin lortzen dogulako.

Zein da orain talde barruan daukazun zeregina?

Delegatua eta itzultzailea

Azken urteotan, gero eta gehiago ikusten dira, baita Gernika kasu aparte bat da, baina, zein da zure ustez entrenadore emakumeen kopurua hain murriztua izateko gizonenen aldean?

Kirol mundua oraindik, gizonezkoena da zoritxarrez, alegia. Emakumeek zeregin asko eta pisu handia daukate gizartean eta familian.

Baina Gernika ez ta amaitzen zure traiektoria, Espainiako selekzioetan ere egonda zara. Zelan heltzen zaizu aukera hau?

Bai, Evaristo Perezek, orduko emakumezkoen U16ko entrenatzaileak deitu zidan esanez emakumezko delegatu baten bila zebilela eta ia prest egongo banintz berarekin lan egiteko. Evaristok, Angel Palmirekin (FEBeko kirol zuzendaria) hitz egiten du eta onartzen naute.

Ze selekzioetan egon zara eta ze lan eduki duzu bakoitzean?

Emakumezkoen U16ko selekzioan egon naz eta delegatu moduan aritu naz.

Entrenadore bezela zeintzu dira oroipenik onenak? Eta txarrenak?

Oroimenik onenak dire, nire taldea hobetzen doala konturatzean eta saskibaloiaz ondo pasatzen ikustean.

Gauzak guztiz ondo ez doazenean norekin “konfesatzen” zera?

Etxekoekin

Jokatzen hastear dagoen neska gazte bati ze aholku emango zenioke?

Kantxara urtetan doan momentu guztietan lan gogotsu egitea eta ondo pasatzea! Lagun berriak egitea eta horrek dakarrena, giza baloreak lortzea.

Eta beste aldetik, bere lehenengo taldea hartuko duen entrenadore hasiberri bati, ze aholku emango zenioke?

Esperientzi itzela dela eta ez duela inoiz ahaztuko entrenadore lanetan ibiltzeak.

Eta amaitzeko, Zein da ZonaBizkaina-rekiko daukazun iritzia?

Uste dot lan bikaina egiten duzuela eta ganera esparru desberdinetan. Eskertzekoa da benetan! Zorionak!