16/03/2015

LIGA FEMNINA - 22. jardunaldiko kronika

Extremadurara bidaiatu zuten Gernika Bizkaiako jokalariak, bertan CB Al-Qazeres Extremadura taldea izango zuten arerio. Etxeko taldea jaitsiera postuetan aurkitzen da, eta gogor aritu ziren garaipena lortu eta beheko leku horietatik aldentzeko. Gure aldetik, gernikarrak ondo jokatu zuten baina ez zen nahikoa izan, hortaz porrot bat dakarte extremaduratik, eta hau hirugarren galdutako partidu jarraia da.

Extremadurara bidaiatu zuten Gernika Bizkaiako jokalariak, bertan CB Al-Qazeres Extremadura taldea izango zuten arerio. Etxeko taldea jaitsiera postuetan aurkitzen da, eta gogor aritu ziren garaipena lortu eta beheko leku horietatik aldentzeko. Gure aldetik, gernikarrak ondo jokatu zuten baina ez zen nahikoa izan, hortaz porrot bat dakarte extremaduratik, eta hau hirugarren galdutako partidu jarraia da.
Partida ostiralean jokatu zen, Juan Serrano Macayo pabiloian, bertarako bidai luzea egin eta gero, Gernikarren aurreneko bostekoa erabaki zuen Mario Lopezek, Judith Monasterio, Rachel Vanderwal, Claudia Pop, Bernice Mosby eta Britanny Miller. Oso gogor hasi zuten partidua bizkaitarrak, Claudia Pop –en trebetasuna medioz lehenego abantailak hartzen zituen talde gernikarrak markagailuan, baina extremadurako entrenatazailearen hutsarte baten ostean etxeko taldeak gernikarren defentsan zirrikituak aurkitzea lortu zuen. Ez zen gernikarren defentsa orain arte erakutsitakoa, liga osoan defentsarik gogorrena izan baldin bada, partida honetan ez zen defentsaren gogortasun hori agertu. Hortaz, lehenengo laurdena nahiko parekatua amaitu zen, 18-20.
Mariok lanean jarri zuen bere aulki osoa, pixkanaka jokalari guztiak jolasten hari ziren, eta puntu askorik lortzen ez ba ziren ere, Al-Qazeres ek ez zuen ezta ere saskiratze gehiegi lortzen. Baina berriz ere etxeko taldearen entrenatzailea, Jacinto Carbajal, aldaketa txiki batzu egin zituen, defentsa moten aldaketa medioz, gernikarren atakea zapuztea lortu zuen, eta ez zen posible euren esparruan lekurik aurkitzea. Baina ataken zegoen hutsunea nahikoa ez bazen, defentsan ere arazoak zeuden, ez ziren defentsa onak egiten, eta saskiratze errazak oparitzen zizkioten Caceres-eko taldeari. Laurden zoro honen ostean, atsedenaldira markagailua 47-40 koa zen.
Baian ez zuen Gernika Bizkaiak bere azken hitza ezan partidu honetan, Mariok aldageletan emandako hitzaldiaren ostean, taldea beste itxura bat eman zuen hirugarren laurden honetan, defentsan gogorrago haritu zirten, ataken trebetasun handiagoa erakutsiz, azkenean berandu baina gernikarrak bere benetako aurpegia aurkezten hasi ziren. Etxeko taldeak, bizkaitarren kontra, momentu gogor bat bizitzen ari dira, jaitsieran aurkitzen dira eta hortza berain lana ez da inoiz geratzen maila ez galtzeko, eta Gernika ondo aritu arren hirugarren laurdena nahiko estu amaitu zen, 58-57.
Azkeneko laurdenean nekea agertu zen, denboraldi luzea izan da eta Gernika Bizkaiak oso saskibaloi ona egin du urte osoan zehar, gogor aritu dira, eta hori azken txanpa hoentan nabaritzen hasi da. Ia lau minutu falta zirela partida amaitzeko markagailua 69-66koa zen, baina momentu hortan faltak eta nekea kontra jarri zitzaizkion Gernika Bizkaiari, eta zoritzarrez ezagututako markagailuarekin amaitu zen partidua 79-66.
Lau partida geratzen dira Liga femeninan oraindik, eta Gernikako taldea ikusi ez duzuenok aukera galanta daukazue datorren astean, Star Center Uni Ferrol etorriko da Malostera , Asteazkena 18an izango da, arratsaldeko 20.00etan.
EMBUTIDOS PAJARIEL BEMBIBRE 65 – 70 IDK GIPUZKOA UPV
Donostiarrak bere momentu onean jarraitzen dute, helburua ligan beste urte bete mantentzea da, eta horretarako lanean hari dira partidu guztietan. Asteon goitik daukaten talde bat garaindu dute, eta honi esker jaitsiera ematen duten taldeen gainetik hiru garaipeneko abantaila daukate.
JARDUNALDIKO BESTE EMAITZ BATZU:
MANN FILTER 97-46 GRAN CANARIA 2014
PERFUMERIAS AVENIDA 78 - 71 ZARAMAT
STAR CENTER UNI FERROL 58 -78 RIVAS ECOPOLIS
CADI LA SEU 66 – 60 CB CONQUERO HUELVA WAGEN
SPAR CITYLIFT GIRONA – CAMPUS PROMETE