JUDITH MONASTERIOREKIN ELKARRIZKETAN
Zenbat urterekin hasten zara saskibaloiko munduarekin kontaktuan? Zergatik edo norgatik daukazu zure saskibaloiarekin lehen esperientzia?
8 urterekin San Fidel Ikastolan hasi nintzen, batez ere, lagun guztiak apuntatzen direlako eta beraiekin egoteko.
Ze taldetan hasten zara saskibaloira jolasten? Talde hortan ze leku zeneukan?
San Fidel Ikastolan hasten naz jolasten. Lekua, posizioa baldin bada…12urtera arte egixe esan danak igotzen gendun baloia eta nahikoa geneukan baloia botatzearekin. Hortik aurrera infantil, kadete eta juvenil mailan beti jokatu izan dot eskolta lekuan. Basea enaz izan seniorretararte.
Ze oroimen daukazu lehenengo urte horietako entrenatzaile eta entrenamenduetaz?
Buuuffffff…ikastola garaian oso gaiztoak izaten ginen eta entrenatzaile asko eduki genduzan. Beti gogoan izango dut Morti (kotxe istripu baten hil zan garai horretan eta kolpe handia izan zan) eta gero Ander, oso entrenatzaile gogorra izan zan eta bera izan zan entrenatzaile bakarra guri fin jarri ziguna.
Gero federatuetara saltua ematen duzu, ze oroimen daukazu aldaketa hortaz? Jada ez dira aitak arbitroak, seriotasuna gehitzen doa…
Ba ni, kadete mailara 12.jokalari bezala sartu nintzen klubean, gutxigaitik ez nintzen kanpoan gelditu. Baia halan da ere oso burugogorra nintzen (eta naiz, jijijijiji) eta erakutsi nahi neban ez nintzela niretzako 12.jokalaria eta poliki poliki asko ikasten hasi nintzen eta taldean garrantzitsua egiten hasi nintzen.
Urte batzu beranduago Ibaizabalera zoaz jolasten, LF2-ko lehenengo esperientzia, zelakoa izan zen?
Oso esperientzi polita eta gogorra, batez ere entrenamenduen aldetik. Baia gustora egon nintzen, oso lagun onak izan nituen eta ditut oraindik bertan. Gogoratzen naz joan nahi nuela baia pena izugarria ematen zidan Gernikatik joatea. Beste LF2ko talde batera joateko aukera ere izan nuen arinago baia ez nuen nahi. Gernikarekin goiko mailara igoteko ahaleginak egin genituen baia ezin izan genuen. Beraz Mariorekin hitz egin nuen eta berak esan zidan aprobetxatzeko aukera hori eta Ibaizabalera joateko. Beti eskertuko diot hori.
Eta gero berriro Gernikara bueltan LF2-ra igotzen dutenean, zelan hartu zituzten itzuleran?
Bi urtez egon nintzen Ibaizabalen eta ikusi nuenean Gernika lf2-an irtengo zela, ezer pentsa barik bueltatzea pentsatu nuen. Etxekoak pozik ni bueltatzen nintzelako eta ni ere bai.
Urte hoeitako gestarik handiena LF-ra igotzea izan zen, zeintzu dira urte hartako zure oroimenak?
Izugarriak. Hitzekin ezin da azaldu. LF-ra igotzea oso gatza da eta hori burutik pasatzea tontakeri bat da. Beraz egia esan presio barik joan ginen jolastera, gure lehenengo fasea zelako ganera. Kristolako taldea zen, denak lagun kantxatik kanpo eta kantxa barruan, giroa ezin hobea. Nik esango neban ganera nire urterik onena izan zela pertsonalki, aurreko urtean lesio gogor batekin bukatu nuen eta uda osoa eman nuelako gimnasioan, igeritokian eta fisioan sartuta. Fisikoki oso ondo hasi nintzen urtea.
Zer nolako esperientzia izan zen estatuko ligarik gogorrenean jolastea?
Oso polita eta baita oso gogorra. Telebistaz ikusten zenuen LF-ko neskak jolasten eta ez zuen ematen hain gogorra zela, baia aurrez aurrez fisikoki oso gogorra da eta akzioak askoz arinago burutzen dira. Halan da ere, uste dut nehiko urte ona egin nuela eta gustoko izan nuen.
Zuretzat zein izan da aurkari bezala eduki duzun jolakaririk onena? Zergatik?
Batez ere Marta Xargay eta Noemi Jordana, talentuz sobra daudelako eta nahiz eta ez izan oso arinak despiste txiki batekin partidua apurtu ahal dizulako mometu batean. Eta bestetik Arantxa Novo, fisikoki gelditzea oso gogorra zelako.
Noiz erabaki zenuen jolasten uzteari? Zergatik?
Azken urtean zehar pentsatu nuen. Nahiz eta fisikoki, beste bi urte ahalko nebazan jokatu, maila hau mentalki ere oso gogorra da. Gogorra egin zitzaidan azkenean eguneroko entrenamenduak, goiz eta aratzaldez…saskibaloiaz bakarrik bizitzea.
Jokalari bezela zeintzu dira oroipenik onenak? Eta txarrenak?
Onena, juvenil mailan Sector-era joatea, Bera Bera klub gogorrari irabazi eta gero eta LF-ko igoera. Sinestezina iizan zan.
Txarrenak beti dira lesioak batez ere azkena, orkatila biurritu neban denboraldi bukaeran eta denboraldia ez amaitzea kriston amorrua eman zidan.
Bazeneukan partiduen aurreko ritualik? Zeintzu ziren?
Buuuufffff…Piloa. Partidu aurreko kafea eta Twist-a. Aldagelatik Azken irtetea, Beroketak egiteko orduan Naiara Diez-en ondoan ipintzea…eta horrela asko eta asko.
Noiz da zure lehenengo esperientzia entrenadore bezela? Ze taldeerekin?
Aspaldi, Barrutia ikastetxean. Premini talde bat hartu nuen nire lagun batekin. Idea askorik gabe, ni kadetean nintzelako.
Zeintzu izan dira zure entrenatze eran eragin gehien izan duten aholkulariak?
Ikastolan Ander, buruan sartu zigun entrenamenduak ez zirelako denbora pasak. Asko ikasi gendun.
Eta Klubean Mario, batez ere, dena erakutsi zidalako. Ni klubean fisikoki ona nintzelako (asko korritzen neban) sartu nintzen, talentu gabe eta saskibaloiko idea gutxirekin.
Jokalari bezela zeneukan partidu aurreko ritualak badakizkigu, eta orain entrenatzaile bezela zeintzu dauzkazu?
Entrenatzaile bezala bat ere ez.
Gauzak guztiz ondo ez doazenean norekin “konfesatzen” zera?
Nik taldean bi lagun oso on izan ditut, konfesatzeko aldetik. Bata Ane Mugira Izan da, ikastolatik berarekin hasi eta saskibaloi ibilbide guztian zehar berarekin egon naizelako, eta bera izan da gehien ezagutu didana zentzu honetan. Eta bestetik, Naiara Diez, nahiz eta urte gutxiko laguntasuna izan oso ondo ulertzen gara eta berarekin ere guztora egon naz.
Jokatzen hastear dagoen neska gazte bati ze aholku emango zenioke? Zein da zure iritziz gorenera iristeko egin beharrekoak?
Nik beti esaten dot. Ni azken jokalari bezala sartu nintzela klubean eta poliki poliki aurrera egin nuela. Egia esan, gogor lan eginez eta konpromezuarekin edonork du aukera gorenera iristeko. Baia kontutan izan behar duzu hau egiteko orduan gauza asko alde batera izteko kapaz izan behar zarela.
Eta beste aldetik, bere lehenengo taldea hartuko duen entrenadore hasiberri bati, ze aholku emango zenioke?
Jokalariekiko komunikabidea izateko, ezin bestekoa dela uste dot, giro ona izateko. Entrenamendu orduetan finko egoteko eta zure ideak aurrera ateratzeko pertsonalitatea izatea. Askorik ezin dut esan ez dakidalako askorik, baia beno…uste dut puntu hauek garrantzitsuak direla.
Eta amaitzeko, Zein da ZonaBizkaina-rekiko daukazun iritzia?
Beti da gustokoa, saskibaloiko berriak izatea, eta askoz hobeago ez beti lehen mailan aurkitzen direnei buruz irakurtzea. Erakargarria da beste mailako taldeei buruz jakitzea. Badakit ezinezkoa dela talde guztietako partiduak ikustea eta danan berri izatea, baia uste dot lan ikaragarria egiten dozuela ahalik eta talde gehienei buruz irakurleak jakitea.
3.ª FEB: DOBLE VICTORIA BIZKAITARRA
LA FAMILIA DE ZONABIZKAINA ESTÁ DE LUTO
3.ª FEB: SEGUNDA JORNADA CON DOBLE DERROTA
3.ª FEB: DOBLE DERROTA BIZKAITARRA
3.ª FEB: TABI CONTINÚA SIN CONOCER LA VICTORIA, SEGUNDA CONSECUTIVA PARA BILBAO BASKET
3.ª FEB: PRIMERA VICTORIA PARA BILBAO BASKET