LIGA VASCA JUVENIL MASCULINA: Bigarren Fasea 9 ETA 10. Jardunaldia

Argazkia Unamuno
Pozik bukatzen dugu bigarren fase hau. Getxok maila mantendu egin du eta Unamunok eta Tabirakok Euskadiko txapeldun izateko borrokan egongo dira F4ean.

A1

Bagenekien Bilbao Unamunok F4 jokatuko zuela, baina Tabirako Baquek ez zeukan oraindik txartela eta azken bi jardunaldietan borrokatu behar izan zuen hori lortzeko.

Bederatzigarren jardunaldian txartel erdia lortu izan zuen Gasteizen. Julen Berrocalen mutilek bazekiten garaipen horrekin F4ko partaide izango zirela gauza arrarorik pasa ezean eta, hortaz, oso serio atera ziren kantxara, Electro Alavesa Araberriri aukerarik eman barik.

Durangarrek euren lana ondo bete ostean, begi bat Mondragonen jarri zuten, hurrengo egunean etxekoek Unamuno jasotzen baitzuen. Bilbotarren garaipenarekin Tabirako sailkatuta egongo zen azken jardunaldira itxaron barik.
Partiduaren lehen minutuetatik hasita, durangarrek lasai arnas hartu zuten, Aitor Urizen mutilek ez baitzuten partidua ihes egiteko gogorik. Defentsa gogorra plazaratu zuten eta horri esker saskiratze errazak lortu izan zituzten urdinek.
Azken jardunaldian, bi taldeek euren helburuak beteta zutelarik, lasai atera ziren kantxara, baina emaitzak oso desberdinak izan ziren. Bilbotarrek etxean jaso izan zuten Electro Alavesa eta 20 puntuko aldeagatik gailendu ziren, baina Tabirakok ezin izan zuen etxean Baskonia garaitu.

Orain gure bi taldeek Donostiko Jose Antonio Gaska polikiroldegian jokatuko den F4a prestatuko dute Euskadiko Txapeldun bilakatu ahal izateko. Hau izango da ordutegia:

Apirilak 1, larunbata
11:30 Easo 99 Aitzgorri-Tabirako Baque
13:30 Bilbao Unamuno-Fundación 5+11

Apirikak 2, igandea
16:00 Finala

Emaitzak
J9
Electro Alavesa Araberri 50-71 Tabirako Baque
Mondragon Unibertsitatea 45-62 Bilbao Unamuno

J10
Bilbao Unamuno 81-61 Electro Alavesa Araberri
Tabirako Baque 55-70 Fundacion 5+11

A2

Loiola Indautxuk aukera txiki bat zuen oraindik salbatu ahal izateko. Horretarako bi partiduak irabazi behar zituen, eta ondo hasi zen, bederatzigarren jardunaldian Ziorkontrol Getxosaski gailendu baitzuen bizkaitar derbian. Txutxo Sanzen gazteek defentsa ona prestatu zuten Getxoztarren aurka eta eraginkorra izan zen. Horri esker, alde murritz bat lortu zuten, baina nahikoa izan zen areagotu ahal izateko eta partidua eramateko. Hala ere, azken jardunaldian gure bi taldeek ezin izan zuten garaipenik lortu. Indautxukoek Zarautzen jolastu behar izan zuten eta estu eta larri egon ziren partidu osoan zehar. Esfortzu askoren ostean, Indautxutarrek galdu egin zuten euren aukera eta Zarautzek beste garaipen bat lortu izan zuen.

Getxok ere galdu egin zuen. Salbatu ziren unetik apur bat lasaitu egin dira Prisco Fernandezen mutilek eta azken jardunaldian beste porrot bat jaso zuten, kasu honetan Easo Elkar Autocaresen aurka. Partidu berdindua izan zen baina azken minutuetara hobeto ailegatu ziren eta horri esker lortu zuten garaipena.

Emaitzak
J9
Loiola Indautxu 99/00 70-58 Ziorkontrol Getxosaski

J10
Ziorkontrol Getxosaski 61-65 Easo Elkar Autocares
ZAST Zarautz ZKE 71-55 Loiola Indautxu 99/00

SEGUNDA FASE JORNADAS 9 Y 10

Damos por finalizada la segunda fase y lo hacemos alegres, ya que Getxo mantiene categoría y Unamuno y Tabirako lucharán en la F4 por ser campeones de Euskadi.

A1

Ya sabíamos que Bilbo Unamuno disputaría la F4, pero Tabirako Baque no tenía todavía su billete y lo tuvo que pelear en las dos últimas jornadas.

En la novena jornada lograron medio billete en su partido en Gasteiz. Los de Julen Berrocal sabían que con esa victoria aseguraban muchas papeletas para entrar en la final a cuatro, por lo que salieron muy concentrados a la cancha, sin dar ninguna opción a Electro Alavesa Araberri. Tras completar sus deberes, los durangarras pusieron un ojo en Mondragon, ya que al día siguiente los locales recibían a Unamuno. Los bilbaínos lograron una cómoda victoria que metió a Tabirako en la fase final sin tener que esperar a resultados de la última jornada.

Los de Durango respiraban aliviados viendo como los pupilos de Aitor Úriz presentaban una agresiva defensa que les permitía anotar canastas fáciles y acabar llevándose el partido.

En la última jornada, con todo decidido, nuestros dos equipos salieron tranquilos, y lograron resultados muy diferentes. Los bilbaínos recibieron en casa a Electro Alavesa, al que ganaron por 20 puntos, mientras que Tabirako no pudo vencer al filial baskonista.

Ahora, nuestros dos conjuntos prepararán la Final 4 que se disputará en Donosti, en el polideportivo Jose Antonio Gaska, con el objetivo de proclamarse campeones de Euskadi.

El calendario de la F4 será el siguiente:

1 de abril, sábado
11:30 Easo 99 Aitzgorri-Tabirako Baque
13:30 Bilbao Unamuno-Fundación 5+11

2 de abril, domingo
16:00 Final

A2

Loiola Indautxu tenía pocas opciones de salvación, pero quiso aferrarse a ellas como quien se agarra a un clavo ardiendo.

En la novena jornada venció en el derby a Ziorkontrol Getxosaski. Los de Txutxo Sanz prepararon una buena defensa que logró reducir la efectividad visitante, logrando una pequeña renta que acabarían incrementando para llevarse el duelo.

Pese a ello, en la última jornada ninguno de nuestros representantes logró vencer. Los de Indautxu jugaron en Zarautz y estuvieron apurados durante todo el partido. Tras un gran esfuerzo de los de Indautxu, la victoria se quedó en Zarautz y los rojillos perdieron su oportunidad.

Getxo también salió derrotado de su duelo. Desde que se salvaron, los de Prisco Fernández han jugado más relajados y en el último partido volvieron a llevarse una derrota, en este caso contra Easo Elkar Autocares. Partido igualado donde los visitantes gestionaron mejor los últimos minutos y lograron la victoria.

Erlantz Pazos Ayo

  • Email